Niretzako ezinbestekoak diren gauzak, isiltasuna, antolakuntza eta janaria dira. Ezinezkoa egingo litzaidake telebistarekin edota musikarekin ikastea. Asko kostatzen zait leku finko batean denbora luzez egotea, eta zer esanik ez, liburu edo apunte mordo batzuen aurrean. Nire ikasteko orduetan ohikoak izaten dira gelatik sukaldera eta sukaldetik gelara egiten ditudan joan etorriak, ziur nago, egunen batean kontatuko banitu, harrituta geratuko nintzatekeela.
Baina honetaz aparte ere, badago ikasteko asko gustatzen zaidan beste metodo bat. Lagun batekin elkartzea eta bien artean gauzak kontatuz eta azalduz ikastea. Bigarren hau, askozaz ere entretenigarriagoa da, baina etekina ateratzea zailagoa da; hitz egiten denbora galtzeko arrisku handia baitago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario