Hiru hauen hausnarketa egin baino lehen, nahiago ditut esanahiak pixkatxo bat argitu.
- Kultura: Herri edo zibilizazio bateko gizarte-egitura eta ezagutza edo fenomeno zientifiko, artistiko edo erlijiosoen multzoa.Gizakiak gizartean ikasten dituen jokamoldeen multzoa, herentzia biologikoaren bidez hartutakoari kontrajarria.
- Hezkuntza: Bizitza osoan zehar egiten dena.Gizakia, bere ahalmenak garatuz eta gizabidea erakutsiz, gizartean bizitzeko prestatzea eta gaitzea, eta horretarako erabiltzen diren bideak edo sistemak.
- Gizarteratzea: Pertsona edo giza talde bat, gizartean oro har, edo gizarte jakin batean, gainerakoen mailako kide bihurtzea.
Hirurak definitu arren, ez zait batere erraza egiten nagusiena zein den esatea, baina busti egin beharko.
Nire ustez hezkuntza da horietatik orokorrena. Hau da, honi esker gizarteratuak izateko behar duguna ikasten eta lortzen dugu; eta behin gizarteratuak gaudela, kultura bateko edo besteko kide bihurtzen gara.
Aldiz, kultura bateko kide izateak hezkuntza zehatz bat jasotzea eragiten du eta prozesu honen eraginez, gizarteratu egiten gara.
Beraz, lehentxeago esan dudan bezala, nahiko zaila da. Nire iritziz, hirurak maila berean daude eta hirurak dira bata bestearen osagarri.
Edo bestela saiatu erantzuten galdera honi: zer sortu da lehenago, arrautza edo oiloa?
No hay comentarios:
Publicar un comentario