Páginas

jueves, 10 de mayo de 2012

Aristotelesek dio:

Aistoteles(2008):  
"Es tan injusto tratar 
igualmente a los desiguales, 
como tratar por desigual  
a los iguales.

sábado, 18 de febrero de 2012

Nola irakatsi dizuete gaur egun arte?

Orain arte bizi izandako esperientzian, mota askotako irakaskuntza jaso dut. Irakasle ugariren eskutatik pasa naiz, eta guztiak desberdin aritu dira beren lanetan.
Adibidez, oroitzen dut dena buruz ikastea behartzen zigun kimikako irakaslea, egiten genituen ariketa guztien pausoak buruz ikasi behar genituen, gero azterketan hitz berdinekin jartzeko. Egiten zuen bakarra zenbakiak eta problemaren enuntziatua aldatzea zen. Azterketa egunean, berak diktatutako esaldiak agertzen ez baziren, 0 bat zeneukan emaitza bezala. 
Baina, egia da, irakasle onak ere izan ditudala, ez zait inoiz ahaztuko euskara ematen zigun irakaslea, seriotasuna eta une barregarriak tartekatzeko gai zen, eta lanen bidez asko ikasten genuen.
Beraz, hau dena ikusirik, espero dut gure etorkizunean ongi irakasteko gai izatea, jasan eta gustatu ez zaizkigun akatsak alde batera utziz.

viernes, 17 de febrero de 2012

Zein dira zuek ondo ikasteko behar dituzuen baldintzak (materiala, irakaslea, testuingurua, metodologia...)?

Niretzako ezinbestekoak diren  gauzak, isiltasuna, antolakuntza eta janaria dira. Ezinezkoa egingo litzaidake telebistarekin edota musikarekin ikastea. Asko kostatzen zait leku finko batean denbora luzez egotea, eta zer esanik ez, liburu edo apunte mordo batzuen aurrean. Nire ikasteko orduetan ohikoak izaten dira gelatik sukaldera eta sukaldetik gelara egiten ditudan joan etorriak, ziur nago, egunen batean kontatuko banitu, harrituta geratuko nintzatekeela.
Baina honetaz aparte ere, badago ikasteko asko gustatzen zaidan beste metodo bat. Lagun batekin elkartzea eta bien artean gauzak kontatuz eta azalduz ikastea. Bigarren hau, askozaz ere entretenigarriagoa da, baina etekina ateratzea zailagoa da; hitz egiten denbora galtzeko arrisku handia baitago.

Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak izan gaitezke?

Berez neutralak izan beharko ginateke, baina gizakiak garenez, nire ustetan hori ezinezkoa da. Denok dakigun bezalaxe, bakoitzak ikuspuntu berezi eta partikularra dugu eta honek, gugan eragin handia du. Aurreiritziak, ohiturak, pentsaerak… neutralak ez izatea eragiten dute.
Beraz, egokiena izango litzateke neutraltasun hori aurkitzea, hezkuntza ahalik eta justuagoa bilaka dadin. Ezin diegu gure aurreiritziei bidea libre utzi, hauek gelditu behar ditugu ikaskuntza-irakaskuntza prozesua ahalik eta justuagoa izan dadin.
Nire ustez, neutralitatea eta objetibotasun hitzak nahiko antzekoak dira. Baina, objetibotasuna jarrerarekin lotzen dut eta neutralitatea berriz, izaerarekin. Lehenengo hau, inongo iritzirik jota aritzean datza eta bigarrena aldiz, inoren ez aldeko eta ez kontrako izatea.

Kultura/Hezkuntza/Gizarteratzea


Hiru hauen hausnarketa egin baino lehen, nahiago ditut esanahiak pixkatxo bat argitu.
  • Kultura: Herri edo zibilizazio bateko gizarte-egitura eta ezagutza edo fenomeno zientifiko, artistiko edo erlijiosoen multzoa.Gizakiak gizartean ikasten dituen jokamoldeen multzoa, herentzia biologikoaren bidez hartutakoari kontrajarria.
  • Hezkuntza: Bizitza osoan zehar egiten dena.Gizakia, bere ahalmenak garatuz eta gizabidea erakutsiz, gizartean bizitzeko prestatzea eta gaitzea, eta horretarako erabiltzen diren bideak edo sistemak.
  • Gizarteratzea: Pertsona edo giza talde bat, gizartean oro har, edo gizarte jakin batean, gainerakoen mailako kide bihurtzea.
Hirurak definitu arren, ez zait batere erraza egiten nagusiena zein den esatea, baina busti egin beharko.
Nire ustez hezkuntza da horietatik orokorrena. Hau da, honi esker gizarteratuak izateko behar duguna ikasten eta lortzen dugu; eta behin gizarteratuak gaudela, kultura bateko edo besteko kide bihurtzen gara.
Aldiz, kultura bateko kide izateak hezkuntza zehatz bat jasotzea eragiten du eta prozesu honen eraginez, gizarteratu egiten gara.
Beraz, lehentxeago esan dudan bezala, nahiko zaila da. Nire iritziz, hirurak maila berean daude eta hirurak dira bata bestearen osagarri.
Edo bestela saiatu erantzuten galdera honi: zer sortu da lehenago, arrautza edo oiloa?

jueves, 16 de febrero de 2012

Zein eremutan arituko zarete zuek?



Galdera honi erantzun bat bilatzea ez da batere gauza erraza. Pentsatzen jartzen naiz datorkidan etorkizunean, eta horrek, beldurra ematen dit; ez baitakit azkenean nahi dudana lortuko dudanik ere.
Baina, dena ongi ateratzen bada, hezkuntza formalaren eta ez-formalaren inguruan lan egiteko asmoak ditut. Horrekin ez dut hezkuntza informalaren bazterketarik egin nahi, hau da, nire ustez gure egunerokoan haipatutako hiru mota hauek ezinbestekoak dira.
Beraz, hurrengo urteetan hauek lantzeko eta hobetzeko asmoak ditut, noizbaiten gustatzen zaidan eremuan lan egin ahal izateko.