Ba da garaia, egin behar dena garaiz egiteko!
Osatuz osatzen
viernes, 11 de mayo de 2012
jueves, 10 de mayo de 2012
Aristotelesek dio:
Aistoteles(2008):
"Es tan injusto tratar
igualmente a los desiguales,
como tratar por desigual
a los iguales.
igualmente a los desiguales,
como tratar por desigual
a los iguales.
miércoles, 9 de mayo de 2012
Umeengan izango dugun eragina
Bideo hau ikustea, benetan pena merezi du. Bertan, irakasleak umeengan sortu
ditzakeen eragina agertzen da.
sábado, 18 de febrero de 2012
Nola irakatsi dizuete gaur egun arte?
Orain arte bizi izandako esperientzian, mota askotako irakaskuntza jaso dut. Irakasle ugariren eskutatik pasa naiz, eta guztiak desberdin aritu dira beren lanetan.
Adibidez, oroitzen dut dena buruz ikastea behartzen zigun kimikako irakaslea, egiten genituen ariketa guztien pausoak buruz ikasi behar genituen, gero azterketan hitz berdinekin jartzeko. Egiten zuen bakarra zenbakiak eta problemaren enuntziatua aldatzea zen. Azterketa egunean, berak diktatutako esaldiak agertzen ez baziren, 0 bat zeneukan emaitza bezala.
Baina, egia da, irakasle onak ere izan ditudala, ez zait inoiz ahaztuko euskara ematen zigun irakaslea, seriotasuna eta une barregarriak tartekatzeko gai zen, eta lanen bidez asko ikasten genuen.
Beraz, hau dena ikusirik, espero dut gure etorkizunean ongi irakasteko gai izatea, jasan eta gustatu ez zaizkigun akatsak alde batera utziz.
viernes, 17 de febrero de 2012
Zein dira zuek ondo ikasteko behar dituzuen baldintzak (materiala, irakaslea, testuingurua, metodologia...)?
Niretzako ezinbestekoak diren gauzak, isiltasuna, antolakuntza eta janaria dira. Ezinezkoa egingo litzaidake telebistarekin edota musikarekin ikastea. Asko kostatzen zait leku finko batean denbora luzez egotea, eta zer esanik ez, liburu edo apunte mordo batzuen aurrean. Nire ikasteko orduetan ohikoak izaten dira gelatik sukaldera eta sukaldetik gelara egiten ditudan joan etorriak, ziur nago, egunen batean kontatuko banitu, harrituta geratuko nintzatekeela.
Baina honetaz aparte ere, badago ikasteko asko gustatzen zaidan beste metodo bat. Lagun batekin elkartzea eta bien artean gauzak kontatuz eta azalduz ikastea. Bigarren hau, askozaz ere entretenigarriagoa da, baina etekina ateratzea zailagoa da; hitz egiten denbora galtzeko arrisku handia baitago.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


