Behin baino gehiagotan ireki dut paper zorroaren orrialdea, behin baino gehiagotan hasi naiz testurenbat idazten... baina segituan ezabatu dut bi aldiz pentsatu barik. Egia esateko, ez dakit ongi ulertu dudan atal honetan idaztearena, baina idazteko garaia dela uste dut.
Ezagunekin topo egitean eta ea zer ikasten nagoen galdetzean, segituan magisteritza egiten ari naizela erantzuten diet...baina benetan ba al dakit zertan nabilen?
Egia esateko nahiko galduta nabil, zaila egiten zait ikasle lanetan ibiltzetik, irakasle lanetan aritzea. Hezkuntza beti ikuspuntu berdinetik ezagutu dut, hau da, ikaslearen eremutik. Baina, irakasle naizenean, bertan behera utziko al dut ikaslearen papera?
Loreak esaten duenari jarraituz, egia da gure bizitzan egunero gauza berriak ikasten arituko garela. Irakalse izateko eduki eta pauso batzuk ikasiko ditugu datozkigun urteetan. Baina nire ustez, irakasle izaten garen arte, ez dugu dena ikasita edukiko, praktikak asko irakatsiko gaituelakoan nago.
Asko kezkatzen nauen gaietako bat, ikasleekin izango dugun tratua da. Hau da, pentsatzen jartzen naiz nolako irakasleak izango garen eta nolakoak izatea gustatuko litzaiguke. Ez dakit ongi ulertu didazuen edo ez, gauza da, urte bat eta erdi daramatela 13 urteko neska bati klase partikularrak ematen. Oroitzen dut, lehenengo hilabetetan oso formal eta langile aritzen zela. Baina, konfidantza piska bat hartu zuenena, askoz gehiago kostatzen zitzaiola gauzak egitea, eta horain ia zer esanik ez.
Txikiak ginenean gure amarekin gertatzen zen gauza bera gertatzen da, norbaiten etxera gindoazenean segituan egiten genituen egin beharrekoak, edota segituan jasotzen genituen jostailuak. Gure etxean aldiz, askoz gehiago kostatzen zitzaigun, geure amak behin eta berriro errepikatu behar zigun egin beharrekoa, agindua betetzen genuen arte. Neri gauza bera gertatzen zait neskarekin. Egia da kasu horietan andereño lanetan aritu behar naizela, baina ez dut gogoko inor behartzea.
Hori da dudan kezka, beldurra diot ikasleek nitaz hartu dezaketen ikuspuntua eta horrek gelan bertan eragina izatea. Denok izan dugu nahiko sorgina izan den irakaslea, edota, inoiz barre egiten ez zuena, edota oso dibertigarria zena. Gutaz zer pentsatuko dute?Zenbaterainoko garrantzia izan dezake?
Egun hauetan galdera honen inguruan aritu naiz pentsatzen eta nire ustez,
garrantzi handiegia du. Dakizuen bezala, umeak motibatzea ez da batere gauza
erraza, eta zer esanik ez, ikasterako orduan. Beraz, irakasleek horren erantzule
dira eta bere lanaren parte handia horretan datza. Irakasle batek haurrei
ikasgaia gustatzea edo ez eragin dezake, edota, gelan gustura egotea edo ez. Gerta
liteke, hasiera batean ingelesa ez gustatzea, eta klaseak ematean oso
entretenitua egotea eta azkenean ikaragarri gustatzea; edo biologia maitatzetik
gorrotatzera pasatzea. Eta hori zergatik? Orokorrean, irakaslearengatik eta
klaseak emateko moduarengatik dela esango nuke.
Oroitzen dut 7 urte nituela eta ingeleseko klase batean nengoela. Niri ingelesa
betidakin ez zait asko gustatu, baina horren eragilea, Nerea izeneko irakasle
bat izan dela uste dut. Gainontzeko irakasgaietan primerako notak ateratzen
nituen, oso langilea nintzen, baina notak etxera iristen zirenena, ingeleseko
laukian beti justu edo justuegi ipintzen zuen. Irakasle hura benetan gorroto
nuen, beti oihukatzen aritzen zen eta nola ez, gutaz barre egiten. Zerbait gaizki
erantzuten zenuen bakoitzean ea tuntuna ginen galdetzen zigun eta behin baino
gehiagotan zerbait gaizki erantzunda, etxekolan estrak bidaltzen zizkigun etxera.
Nik behin, liburua etxean ahaztuta utzi nuen eta egun hartan, irakurtzea tokatzen zitzaigun. Liburua Lucy, Nick eta bere lagunen istorio baten ingurukoa zen. Ikusi dezazuen zenbaterainokoa izan zen egun hartan pasatu nuena, zeina oraindikan oroitzen naizen liburua dragoi txiki baten ingurukoa zela; arrautza bat topatu zuten eta egun batzutara, dragoi urdin txiki bat agertu zitzaien. Gauza da, gelara iritsi nintzela eta irakurtzen hastea tokatu zitzaidala ( mania zidan ezta?). Nik beldurrez eta burua makurturik nuela, etxean ahaztu zitzaidala esan nion eta berak, liburuko 3 orri memoriaz ikastea behartu zidan. Eta hala egin nuen, hurrengo egunean, “Exam” bat izan nuen. Hortaz, ulergarria da ingeleseko klaseetara joatea justuko ez izatea ezta?
Nik behin, liburua etxean ahaztuta utzi nuen eta egun hartan, irakurtzea tokatzen zitzaigun. Liburua Lucy, Nick eta bere lagunen istorio baten ingurukoa zen. Ikusi dezazuen zenbaterainokoa izan zen egun hartan pasatu nuena, zeina oraindikan oroitzen naizen liburua dragoi txiki baten ingurukoa zela; arrautza bat topatu zuten eta egun batzutara, dragoi urdin txiki bat agertu zitzaien. Gauza da, gelara iritsi nintzela eta irakurtzen hastea tokatu zitzaidala ( mania zidan ezta?). Nik beldurrez eta burua makurturik nuela, etxean ahaztu zitzaidala esan nion eta berak, liburuko 3 orri memoriaz ikastea behartu zidan. Eta hala egin nuen, hurrengo egunean, “Exam” bat izan nuen. Hortaz, ulergarria da ingeleseko klaseetara joatea justuko ez izatea ezta?
Laburbilduz, saiatu behar gara izan ditugun irakasle nazkante horien
antzekoak ez izaten. Nik behintzat horretan asko ahaleginduko naiz. Ongi dago, pixka
bat gogorra izatea umeak seriotasunez har ditzaten klaseak, baina ez ahaztu
ondo pasatzen dutenean hobeto ikasten dutela. Egia da, klasean gaudela eta ez
jolas garaian, baina oreka bat topatu ezkero, bai ikasleak eta baita ere
irakasleak denon artean gustura arituko garela. Irakasleak gure ikasleen eredu izango
gara eta garrantzitsua da, beraiekin izango dugun tratua eta portaera.
Aurreko egunean, praktikumeko bilerara joan
ginen eta gauzak azaltzen zituen bitartean, kezka bat etorri zitzaidan burura.
Datorren ikasturtean, 5 asteko praktikak egingo ditugu ikastetxe batean, eta
egia esateko gogo handiak ditut bertara joateko. Baina, nolakoa izango da
esperientzia? Nolakoak izango dira ikasleak? Eta irakaslea? Baina, beldur
gehien ematen didan galdera hirugarrena da, nolakoa izango da irakaslea?
5 aste epe luzea da, irakasle malaletxedun
bat aguantatzeko, aldiz, epe laburregia oso gustura zauden leku batean
aritzeko. Lehengo egunean idatzi nuenari bueltatuz, irakasle ugari daude.
Badaude diruaren kontuarengatik soilik aritzen direnak, bere lanaz nazkatuta daudenak,
edota, bere lanaz gozatzen dutenak. Hori da atzera botatzen nauena, imajinatu
andereño nahiko nazkante bat tokatzen zaidana. Hau da, bere lanaz nazkatuta
dagoena edota beste inor aguantatu ez nahi duen bat…
Egia da, tokatzen zaidan ikastetxera iritsi
arte eta bertan hasten ez naizen arte, ez dudala hori jakingo. Uste dut aukera
paregabea dugula benetan zertan arituko garen ikasteko edo gutxienez, gure lana
izango den horretan murgiltzen hasteko. Ideia txiki bat jasotzeko aukera izango
dugu, baina kontuan hartu behar dugu, ez daudela berdinak diren ikastetxeak.
Gela guztiak desberdinak izango dira, irakaslea eta ikasleen araberakoa izango
da giroa. Beraz, prest egon behar gara beti ingurugiro desberdinetara
egokitzeko, inoiz jakingo ez baitugu zerekin topatuko garen.
Ospitalean gaixo dauden haurrek ere ikasten al dute?
Duela gutxi arte, nire buruan dantzan zebilen galdera askotariko
bat zen, baina areto nagusian jaso genuen hitzaldia entzun ondoren, jadanik,
zalantza guztiak argitu ditut.
Dirudienez, ospitalean bertan estola txiki bat dago, non
haur eta gazte gaixoek beren adineko lanak eta ikasketak burutzen dituzten.
Bertan, bi irakasle daude eta beraiek dira klasera joango diren ume guztien
arduradunak.
Goizean goiz joaten dira logelaz-logela umeak zer moduz
dauden galdetzen eta ea eskolara igotzeko asmorik baduten, ala bada, txartel
berdea ematen diete goiko solairura joateko (eskolara). Agian, zeuen buruari
galdetuko diozue txartel berdearen zergatia ezta? Arrazoi sinple batengatik
erabiltzen dute. Dakizuen bezala, ospitalean dauden haurrak normalean, zerbait
larria dutelako edota medikuen ardurapean egon beharra dutelako da. Beraz,
medikuek ume bati eskolara joateko baimena ematen badiote, horren adierazgarri
den txartel berdea emango diote eskolan erakutsi dezan, eta modu berean,
irakasleak baimenaren jakinean egon daitezen.
Bertan ematen diren edukiak, desberdinak dira. Badaude kasu
batzuk, zeinetan beren ikastetxeko gaiak jarraitu behar dituzten denbora luzez
gelditu behar direlako. Beste batzuk aldiz, egonaldi laburragoa izango dutenez,
beren adinerako egokiak diren ariketa batzuk egiten dituzte, prestatuak dauden
txostenetatik.
Baina zer gertatzen da ospitaleko denboraldia bukatu eta
etxetik atera ezin diren umeekin? Kasu berezi hauetan, irakasle bat joaten zaie
egunero laguntzeko eta gainontzeko gelakideen martxa galdu ez dezaten.
Ikusi dugun bezalaxe, eskolaren eremuak modu askotarikoak
izan daitezke. Denok aurrera atera ahal izateko elkarlana ezinbestekoa da,beti
laguntzeko prest egon behar gara.
Behin, estola honi buruz zertxobait gehiago jakinda, asko
gustatuko litzaidake bertan lan egitea. Baina dena ez da gustatzen zaigun
bezala ateratzen. Ospitalean lan egin ezkero, prest egon behar zara edozein
egoera ikusteko eta edozein gertaerari aurre egiteko. Batzuetan, negar egingo
duzu zure ikaslea izan den norbait sendatu eta etxera bueltatuko delako, baina
beste batzuetan, negar egin beharko duzu betiko agur esan dizulako. Eta hau jakinda, bitan pentsatu beharko dugu bertan lan
egiteko prest gauden edo ez.
Irakasleen eta eskolen inguruan informazioa begiratzen nenbilela, irudi honekin
topo egin dut.(irudia) Burura etorri zaidan lehenengo gauza, zera izan da: ez ote da
izango exageratuegia?
Nire uztez, irudian agertzen dena gaur egungo irakasleen egoera tamalgarria
adierazten du, eta galderari erantzuten, irudia ez da exageratua.
Duela urte batzuk, irakasleei zitzaien errespetua eta bere lanaren
mirespena, gaur egun jadanik, galdu da. Gelan arazoren bat gertatu ezkero,
edota, haur batek azterketaren bat gainditu ez badu, segituan agertzen dira
gurasoen kexak. Liskarren bat edo gaizki ulerturen bat egon bada, bi bertsioak
entzun eta ezagutu aurretik, gurasoak beren semeen alde agertzen dira. Nire ustez,
kondizio hauetan gustura lan egitera joatea zaila da, eta zer esanik ez, zer
gertatuko denaren beldurrik izan gabe.
Beraz, ikasleen presioaz gain, gurasoena ere badute irakasleek. Hortaz, zer
egin behar dute irakasleek? Zer egin beharko dugu? Poliziak izan behar gara eta
gaizki portatzen diren umeak ekidin eta kaleratu?
Nire iritziz, ez da batere gauza erraza 20 ume batera kontrolatzea eta heztea. Baina, hau
izango da gure lana eta gure eguneroko erronka. Beraz, begiak ondo irekiak eta
antena guztiak piztuak izatea izango da onena. Hala ere, maiz gertatzen da irakasleei gertatutakoaren errua botatzea,
baina, dena ez dago beraien ardurapean, ez baitira super-irakasleak. Gauzak aldatuz
joan dira urteen poderioz. Hezkuntzaren inguruan, gauza asko aldatu eta onerako
izan dira, baina irakasleekiko dagoen jarrera eta errespetua, ustez, txarrera
joan da.
Zer diozue esaldi honi buruz?
Ez al duzue noiz baiten
entzun esaldi hau: horrela dela esan dit irakasleak!
Gezurra iruditu
arren, irakasleek eragin handia dute beren ikasleengan, eta zer esanik ez, haur
txikitxoak direnean. Bideoan agertzen dena, honen adibide argia da. Harrigarria iruditzen
zait benetan zenbaterainokoa izan daitekeen eragin hori, zeina, lagun minen
arteko erlazioa haustera ere iritsi daitekeen.
Honekin zera esan nahi dut: irakasle izango garen heinean, kontu handiz ibili behar garela esaten eta egiten dugunarekin. Irakatsi nahi diegunaz aparte ere beste gauza asko, seguruenik inkontzienteki egiten ditugunak ere, barneratzen arituko direla. Hala nola, keinuak, hitz egiteko modua, ideologia …
Honekin zera esan nahi dut: irakasle izango garen heinean, kontu handiz ibili behar garela esaten eta egiten dugunarekin. Irakatsi nahi diegunaz aparte ere beste gauza asko, seguruenik inkontzienteki egiten ditugunak ere, barneratzen arituko direla. Hala nola, keinuak, hitz egiteko modua, ideologia …
Sinesten ez
badidazue, egin ezazue proba. Galdetu zuen inguruko edozein umeri eta esan
beraien irakasleren bat imitatzeko. Segituan eta bitan pentsatu gabe, hasiko zaizue irakaslea
imitatzen.
Denbora luzean
arituko gara gure ikasleekin lan egiten, eta aste batzuk pasa ala, oso ongi
ezagutuko gera elkar. Gu izango gara beraien eredu jarraitzailea, eta ahal
dugun heinean, zuzenak izaten saiatu behar gara, beraz, badugu lana.
Hau da zehazki, hezkuntzan erabiltzen den legea, denak berdinak gara. Baina ez, oker gaude, denak ez gara berdinak. Gaizki dago arazoak dituen bati edo asko kostatzen zaion pertsona bati, gainontzekoen maila eskatzea, baina, gainontzekoen mailaren gainetik daudenei, maila bera eskatzea ongi al dago? Zer deritzozue?
Nire ustez, irakasle izatea ez da gelara iritsi eta eman beharreko edukiak azaldu eta listo. Horren atzetik, oso garrantzitsuak diren baloreak eta eginbeharrak ere daude. Kontuan hartu behar ditugu, ikasle bakoitzaren egoerak eta horren arabera, hezkuntza bideratu.
Ezin dugu asko kostatzen zaion pertsona ahaztu, horri laguntza gehiago eman beharko diogu eta motibatu, gainontzekoen maila lortu dezan. Normalean ikastetxe gehienetan, hori egiten da, irakasleak asko kezkatzen dira lortu nahi den maila lortzen ez denean.
Aldiz, errazegi lortzen dituztenak, nolabait alde batera uzten dituzte, inongo beharrik izango ez balute bezala. Badirudi, lortu behar den maila oso ongi gainditzen dutelako, irakasleen lana bertan behera geratzen dela. Baina, zergatik ez diegu arreta pixka bat eskaintzen, eta beren beharrak asetzen?
Haur supergaitu dezente dabiltza gure inguruan, oraindik beren gaitasunaz jabetu ez direnak. Hauek ere eskubideak dituzte. Zergatik hegoak moztu? Utz diezaiegun beren gaitasunak modu askean garatzen, lagundu diezaiegun beren helburuak lortzen. Ez dakite dena, laguntza ere behar dute, batzuetan, gainontzekoak baino gehiago.
Niretzako hau da eskolek
erabiltzen duten metodologia:
Eskola zapata baten antzekoa da. Umeari zapata handia
gelditzen bazaio, hau atera ez dadin, lokarriak estutzen dizkiogu. Aldiz,
txikia gelditu ezkero, zapatara hobekien moldatzeko, behatzak estutzea
behartzen diogu. Baina, zergatik ez diegu zapatari ebaki bat egiten minduta
dauden behatzak aske geratzeko?
Denek aukera berdinak izan behar ditugu, gure desberdintasunak kontuan hartuz.
Gaizki dagoen
zerbaiten gainean aritzeak, nire ustez ez, du ezertarako balio. Esaten den
bezala, “de los errores se aprende”, beraz, gure akatsetatik ikasi beharko
dugu.
Atzera egin
beharko dugu, hezkuntzaren ibilbidea behatu eta horren gainean, lan egin. Modu hontara
soilik lortuko ditugu nahi ditugun helburuak, gauzak saihestuz berriz, egoera okertuko
dugu soilik. Hortaz, atzean utzi ditugun
eginbeharrei aurre egin beharko diegu, horiekin amaitu eta azkenik, nahi
ditugunekin hasi. Hau da gauzak zuzen eta egoki egiteko dugun bidea.
Egunak pasatzen
diren heinean, konturatzen naiz irakasle izatearen lanak pentsatzen nuena baino
erantzukizun gehiago dituela. Unibertsitateko lehen urte hau, gure bidaiaren
hasiera besterik ez da izan. Espero dut urte askotako bidaia izatea, zeinean,
egunero gauza berriak ikasteko aukerak izango ditudan.
Blogaren ideia, didaktikaren ikasgaian ezagutu dudan
bitartekoa izan da. Dezente kostatu zait honen nondik norako ulertzea, baina
behintzat ahalegindu naiz zertxobait idazten. Sarrera hauekin aurtengo blogari
amaiera ematen diot, baina lehentxeago aipatu dudan bezalaxe, amaierak
zerbaiten hasierak besterik ez dira.
Beste bat arte!



Aupa Itsaso! Nik lagunduko zaitut. Oso ondo hasi zara, galdera interesgarria eta agerian utziz zailtasunak. Oraindik ikasle zara, baina ikasle esperimentatua, hezkuntzan ibilbide luzekoa eta oraindik ari zarena. Bizitako esperientziatik eta orain arte barneratutakotik zer jarri da zalantzan zure buruan? Ea gai zaren hori idazteko. Animo!!!
ResponderEliminarTira, etxekolanak egin ditut eskatu zenidan bezala. Ondo ikusten dut, baina hobetzen saiatuko nitzateke, zure blogeko sarrerak paper-zorroan zehar ere txertatzen saiatzen bazara. Lotu egindako ariketak zure paper-zorroarekin eta agian gauza berriak deskubrituko dituzu. Azken batean zure hausnarketa irakurri nahi dut eta ez hainbeste deskriptiboak diren egoerak (ez gaizki hartu hau, eh??).
ResponderEliminar